send link to app

BADOK app for iPhone and iPad


4.0 ( 3600 ratings )
Music
Developer: Berria Taldea
Free
Current version: 1.7.3, last update: 5 years ago
First release : 03 Dec 2014
App size: 11.13 Mb

BADOK aplikazioak eskura jartzen dizu euskal musika guztia. Telefonoan edo tabletan euskal musika ezagutu eta entzuteko modurik hoberena da.

Nahi duzun artista, kantu edo diskoa bilatu, eta BADOKek harengana eramango zaitu. Informazioa eman eta entzuteko aukera bideratuko dizu, era erraz batean. Erraz erabili eta erraz banatzeko aukera emango dizu. Dena, dohainik.

BADOKen bidez, euskal musikaren azken kantu, azken disko eta azken bideoen berri izango duzu. Halaber, hainbat euskal diskoren aurrerapen kantuak entzun eta gozatu ahal izango dituzu.

Zerrendak atalean, musikazale ezagunek musika entzuteko proposamenak egingo dizkizute. Gainera, euskal musikaren geografia osoan esploratu ahal izango duzu, eta bertan diskografiak, biografiak, hitzak eta musika aurkituko duzu.

BERRIA egunkariaren kultur ekarpena da BADOK, euskal musika sustatzeko asmoz sortua. BADOKen bidez euskal musikaren hedapena eta transmisioa bultzatu nahi du BERRIA egunkariak, ahalik eta jende gehienarengana zabalduz.

Ez Dok Amairuren garaitik gaur egunera sortutako euskarazko musika bilatu, ezagutu eta gozatzeko modua emango dizu BADOK aplikazioak.

Musika entzuteko aukerari dagokionez, batzuetan zuzenean eskainiko dizu BADOKek; beste batzuetan, berriz, beste aplikazio batzuetara bideratuko zaitu (Spotify edo Deezer).

Gure Facebooken informazio eta jarduera gehiago aurkituko dituzu: https://www.facebook.com/BadokAtaria

Jarraitu Twitterren: https://twitter.com/Badokinfo

Usually BADOK iOS app used & searched for

musika, badok, and other. So, download free BADOK .ipa to run this nice iOS application on iPhone and iPad.